C.E.P.A. Barakaldo Imágenes Tira
Centro de Educación de Personas Adultas / Barakaldoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxea H.H.I.
mail
  Ezkaintza Arautua
 

Hiru fasetan antolatzen da Irakaskuntza Arautua eta fase bakoitzak lau lauhileko irauten ditu. Honakoak, eskuarki, fase bakoitzaren edukiak:
1. Fasea: ALFABETATZEA
2. Fasea: KULTURA OROKORRA
3. Fasea: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA
Enseñanza Reglada  
 

ALFABETATZEA:

Irakurri-idazteko mekanismoak eta oinarrizko kalkuluak egiteko mekanismoak ezagutzen ez dituzten pertsonentzako edo, nahiz eta horiek guztiak ezagutu, hobetzeko beharra eta gogoa duten pertsonentzako.

KULTURA OROKORRA:

ParaOinarrizko ikasketak amaitu ez dituzten pertsonentzako edo, nahiz eta oinarrizko ikasketak amaitu, prestakuntzari dagokionez ezagutza eta/edo trebetasun mailako hutsuneak (ikasten jarraitzeko oztopoak) dituzten pertsonentzako.

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA:

DBHko graduatua lortu nahi duten pertsona gazte eta helduentzako.


ESPAINIERA ATZERRITARRENTZAT:

Ama hizkuntza bestelakoa duten pertsonek espainiera ikasteko ikastaroak dira; talde honetan sartuko ditugu, era berean, espainiera ezagutzen badute ere, komunikazio arina edukitzeko gaitasuna ez duten pertsonak edo beste ikaskuntza maila batera igarotzekoa ez dutenak.

AUKERAKO MODULUAK:

  • Emakumearen Gela
  • Marrazketa eta Pintura Gela
  • Ahozko eta idatzizko adierazpena
  • Ondo idazteko estrategiak
  • Irakurketarako animazioa
  • Euskara
  • Ingelesa
  • Eskulanak
  • Osasuna eta kosmetika
  • Ordenagailuaren ikastarorako hastapenak (Informatika I eta II)
  • Elikadura eta nutrizioa
  • Koadro bat ikusteko modua
  • Problema matematikoak ebazteko jarraibideak eta estrategiak
  • Enplegua bilatzeko teknikak
  • Pertsona helduekin ikaskuntza garatzeko estrategiak eta bitartekoak
  • Zinema eta historia
  • Erlijioak gizarte eta kulturetan izandako eragina
  • Artearen mundurako sarrera
  • Euskal Herriko historia: Foruetatik Estatutura


  • * Eskaintza aldakorra da, izan ere, Barakaldoko herritarrek ikasturte bakoitzean egindako eskariaren arabera moldatu behar da. Horrenbestez, hobe da zentroarekin harremanetan jartzea unean uneko eskaintza ezagutzeko.


    Zentroan garatzen den irakaskuntza jarduera oro esku liburu batean barne hartu da (Hezkuntza Eskaintza) eta nahi duenak eskuragarri du.